ESZENA

Kultura Plazara! programa abuztura bitartean, Gasteizen

Kultura Plazara! programak hainbat diziplina eszenikoz gain, dantza, txotxongiloak, zirkua, antzerkia eta musika bilduko ditu abuztura bitartean.

Ekimenak Gasteizko plaza eta gizarte-etxe askotan izango diren 13 emanaldi bilduko ditu abuztuaren 31ra bitarte. Aurtengo programazioan Euskal Herriko, Madrilgo, Aragoiko eta Kataluniako artisten eta konpainien sormen-lanak ezagutzeko aukera egongo da.

Aste honetan Xa! Teatre iritsiko da Gasteizera, eta The Audition aurkeztuko du. Zirkua eta clown ikuskizuna bateratzen dituen proposamena uztailaren 6an, 19:30ean izango da Ibaiondo gizarte-etxeko plazan. Uztailaren 11n, Zabalgana gizarte-etxeko plazan, Kokito eta India eskainiko dute Aitor Vinagretek eta Aurora Brizek zuzeneko musika eta keinuen antzerkia uztartuz. Eta uztailaren 13an, Hegoalde gizarte-etxean, Argako erregina pieza ikusteko aukera egongo da. Uztailaren 18an, Abetxukoko kiroldegiko plazan, Mireia Miracle Company clown eta dantza bateratuko dituen Sueña ikuskizuna programatu da. Azkenik, uztailaren 20an, Judimendi gizarte-etxeko plazan Ameztu Antzerkiaren Ipurbeltz eskainiko da, eta Salburua gizarte-etxearen kanpoaldean, Zirika Zirkusen Aurkitu gabeko altxorra. Biak 19:30ean izango dira.

Abuztuko saioetan DAB Konpainiak Nun zira? dantza garaikidea proposatuko du;  Trapu Zaharrak taldeak Por hacer un favor antzerki-emanaldia eskainiko du; Titiriteros de Binéfar-ek Cómicos de la legua lana egingo du; eta Zirko Txoskok antzerkia eta zirkua bateratzen dituen Oh-Pera plazaratuko du.

Xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button