IKUS-ENTZUN

Irudiari eta memoriari buruzko hausnarketa

Pello Gutierrez zuzendariaren Erreplika film luzeak, Zazpi T’erdik ekoiztua eta Atera Films-en banaketarekin, bihar, maiatzak 8, bere aurrestreinaldia izango du Iruñeko Golem Yamaguchi zinema-aretoetan. Bertan lantaldeak aurkezpena eta solasaldia egingo ditu.. Filma ostiralean, maiatzak 9, estreinatuko da zinema-aretoetan.

Piezak Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zuen Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan izan zuen mundu mailako estreinaldia; ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 66. edizioan ere parte hartu du, Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panorama sailean; Tesalonikako (Grezia) Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren 27. edizioan, Film Foward Competition sailean; eta Nanteseko Zinemaldi Espainiarraren 34. edizioan, Euskal Leihoa kategoriaren barruan.

Pello Gutierrez zuzendariak hala deskribatu du lan hori: “Dokumental hau irudien bidez sortu da, baina ahotsaren bidez garatu da. Nire ahotsak gidatzen du filma, eta protagonisten ahotsek ematen diote jarraipena: iraganeko gertaerak gogoratzen dituzte, desagerpenari buruz idatzi diren dokumentu, arrasto eta testuak irakurriz. Pertsonaletik kolektibora, ikerketa honek herri honen oroimena arakatu nahi du, irudi ezaren bidez. Eta, aldi berean, galdu berri dugun ahaidearen galeraren aurrean, irudiari eta memoriari buruzko hausnarketa planteatzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button