ARTEA

“Mugak” izeneko erakusketa, Irungo Kabigorrin

Datorren 17ra bitartean, Irungo Kabigorri aretoan, emigranteen deserriratzeari eta euren patu gogorrari buruzko argazkiek osaturiko Mugak erakusketa ikusi ahalko da.

Erakusketa honetan, “gaur egun eraikitzen ari den Europako gotorlekuaren mugak azaldu nahi ditugu”. Olmo Calvo, Robert Bonet eta Fotomovimiento Elkarteko argazki aktibistak eta Ekiklinkeko argazkilariak eginiko irudiak dira bertan, europar herrialdeen koordinazio eta elkartasun eza erretratatzen da, gaizki deitutako errefuxiatuen krisia irudikatzeko.

Mugak erakusketak ibili gabeko bidea erakusten du, Serbia eta Hungariako mugetatik milaka emigranteek eginikoa, Kroazia eta Esloveniatik pasatuz, bere itxaropenerako igarobidean europarrek jasoko dituztelakoan eta, erbesteratu horiek Lesbosera (Grezia) iristean etsipenez ikusten dute hasitako bidaia ez dela hona iritsita bukatzen.
“Erakusketa honetan ikusten diren argazkiek, gaurkotasun handia dute zoritxarrez, eta komunikabide handiak arazoaz ahaztu badira ere, guk ezin ditugu ahaztu gaur egun Greziatik Esloveniara edo Kroazian zehar banaturik, galdurik dabiltzan hainbat pertsona”.
Mugak erakusketak bukatu gabeko historia bat kontatzen du, babesa bilatzen duten pertsonenak, bere helburuaren bila, Europan bizitzea lortu ezinik ihes egiten dutenenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button