LITERATURA

Irigoienek “Ur arreak, ur garbiak” liburua argitaratu du

Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) Ur arreak, ur garbiak izenburuko nobela aurkeztu zuen atzo. Elkar argitaletxeak igorritako oharrean irakur daitekeenez, Nafarroako herri balizko bat irudikatu du idazleak.

“Bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borroka-beharra…”.

Liburuak Egunkaria-n idatzi zuen ipuin batean du sorburu. “Ipuina Urgain izeneko herri batean kokatua zegoen, nik asmatua”, dio idazleak Xabier Mendiguren Elkar argitaletxearen editoreak eginiko elkarrizketa batean. “Hasieratik konturatu nintzen ipuin hura nobela baten hazia izan zitekeela, eta horretan saiatu nintzen. Lehen ahaleginean, eskasa zela esan zidaten argitaletxean, kopla handirik gabe. Baina nik banekien nobela eskas hark bazuela nobela on edo baleko baten oinarria”, gaineratu du. Beraz, idazleak idazki hori baztertu eta aurten, hamar urte eta gero, berreskuratu eta argitaratu du.

Irigoienen berbatan, eleberriak inguruan eraikitako urtegi bateko urek azpiratuko duten herri baten historia bat, eta bertan gertatzen diren pasadizo batzuk kontatzen dira, 1920tik 1960ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button