ARTEA

Kukai dantza taldeak zabalduko du “BLV–ART” programa

Adierazpide urbanoei buruzko ekimena da BLV–ART, eta bihar, irailak 25, hasiko da Kukai dantza taldeak Bilboko Martzana Kaian aurkeztuko duen Gela jauziak obrarekin, 21:00etan.

Bada, urriaren 4ra arte, eta programa horri esker, hamaika hiri-adierazpide ikusi ahalko dira Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan: zinea aire librean, antzerkia, performancea, musika, erakusketak…

Antolatzaileek musika ekitaldiak nabarmendu dituzte. Hala, urriaren 2an, Arte Berreginen Museoak hip-hop estiloko bi banda izango dira: Bundapa Sound taldea eta Malputo Dest rap abeslari bartzelonarra. Urriaren 4an, halaber, Mariaren Bihotzaren plazan, Educados eta Kilometro 11 arituko dira.

Horrekin batera, ostiralean, irailak 27, Ez gara Palestinaz ari antzezlana aurkeztuko dute Imanol Kamio, Aitor Atxega, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa, 20:00etan.

PERFORMART izeneko sailaren baitan, berriz, hainbat ekintza artistiko egingo dira; esaterako, larunbatean, irailak 28, Álvaro Barriuso eta Ainara LeGardon izango dira, Karpinteria de Histerian, 22:00etan.

Amaitzeko, Arty Walks ekimena azpimarratu behar da: Arte-zirkuitu horren helburua da Bilboko auzo horietako sortzaileen ekimenez eratutako galeria berriak eta hiriko artetik hurbil dauden guneak ezagutaraztea, bai eta leku horiek BLV–ART programarako prestatu dutena ikustea da.

Informazio gehiago: kulturabarrutik.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button