ESZENA

“Arren Ganbara eta Emeen Sotoa” lan berria

Atx Teatroa (Bilbo) konpainiak Arren Ganbara eta Emeen Sotoa lan berria eszenaratuko du gaur Bilboko Errekaldeko Udal Aretoan. Lan honetan Florentino Badiola, Eñaut Gantxegi, Marina Aparicio eta Eneko Sagardoy aktoreek hartzen dute parte, eta Iñaki Ziarrusta da zuzendaria. Bilboko emanaldiren ostean Luhuso, Leioa, Elorrio, Lekeitio, Gernika, Durango eta Zarautz herriak bisitatuko ditu obra honek.

“Ganbaran arrak bizi dira,arrentzat arrek sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako akatsa. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik. Ar-gezurrekin eta muturreko matxismoan hezitako seme gizajoak iraultzarako aukera bakarra itoko du nahigabe. Guztiak teatroaren tranpan eroriko dira. Botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren”.

Obra Luis Riaza ( Madril, 1925) Espainiako dramaturgoarena da. Bera da Espainiako antzerki berriaren egile enblematikoetako bat, batez ere, Franko erregimeneko amaierako eta trantsizio demokratikoko sasoikoa.

“Distopia da ATX Teatroaren zutabetako bat, eta horretan oinarritzen gara mundu itsusi, nazkagarri eta zitala sortzeko,…..beraz erakargarria, oso”. 

Show More

Related Articles

Back to top button