IKUS-ENTZUN

Iratxe Fresnedaren “Lurralde hotzak” filma, Azkoitian ikusgai

Bihar urriak 9, 22:00etan, eta Azkoitiko Baztartxo Udal Antzokian Iratxe Fresnedaren Lurralde hotzak filma pantailaratuko dute. Iratxe Fresneda bera izango da aretoan bere dokumentala aurkezten. Behin dokumentala ikusita, berarekin hitz egiteko aukera egongo da.

Filmak barrenetik hasten den bidaia pertsonala kontatzen du. Begiratzeko modu bat. Arnas egiteko bide bat. “Zer gertatzen da, baina, norbere joan-etorriek Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders edota Rut Hillarp zinemagileen begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinavian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira”.

Zinemagintzaren zinemagintza da Lurralde hotzak eta, begirada garaikidearekin berrikustean, zentzu berriak hartzen dituzten lekuak. Barrualdeko paisaietatik, eguzkiak erretakoak, iparraldeko argi urdinetik iraganda, filmak zinema-artxiboez hausnartzen du, haien iraunaldiaz eta kultura altxor moduan daukaten garrantziaz. Zinemagintza eta bizitza nahasten dira ikus-entzunezko artefaktu horretan.

Zuzendariaren hitzetan, “Lurralde hotzak filmak geruza asko ditu. Askatasuna bilatzen dut nire lanetan, eta horregatik ez dut pelikula itxi bat egin. Areago, esango nuke film asko daudela film honen barruan: memoria historikoaren eremutik igarotzen naiz, eta baita Euskal Herriko emakume sortzaileen eta Eskandinaviakoen ondaretik ere. Horregatik, Road movie formatua aukeratu dut hari edo gidari gisa. Baina ikusle bakoitzak bere bidaia egin dezan nahi dut”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu