Eleberriak fantasiazko mundu batean murgiltzen du irakurlea. Likantropo eta banpiroak, ama hil osten jaiotzen diren haurrak, magoak, bidaiariak eta arima erosten duten aingeruak azaltzen dira.
Saria maiatzaren 6an emango diote Amasako kultur etxean 19:30etan. Idazle saritua bertan egongo da eta obra sarituaren larruz koadernaturiko ale bat jasoko du.
Nora ez dakizun hori Jimenezen lehenengo liburu luzea da eta Elkarrek pasaden urteko martxoan argitaratu zuen.
Aiurri.com