IKUS-ENTZUN

“Udan zinea zure auzoan” programa abiatuko dute Bilbon

Bilboko Udalak Udan zinea zure auzoan programa abiatuko du sasoi gozo honetan zineaz disfrutatzeko.  Gaur hasita eta abuztuaren 11ra bitartean, hamaika saio izango dira barruti guztietan eta bestelako tokietan ere.

Udan zinea zure auzoan, hortaz, gaur hasiko da Arriaga plazan, 19:00etan umeei zuzendutako Pan: Sekuka betirako lurralde bidaia filmarekin. Horren ostean, gaueko 21:00etan, Leticia Doleraren Requisitos para ser una persona normal (2015) eskainiko da, eta 22:30etik aurrera Sing-Along: Grease pantailaratuko da. Beraz, hiru film lehen egunean.

Bihar ere, toki berean egongo da zer ikusi. Umeei zuzendutako Koko, dragoi txikia filma eskainiko da, eta ondoren, Inés Parísen La noche que mi madre mató a mi padre eta Wachowski ahizpen Jupiter Ascending.

Uztailaren 19tik aurrera, film pila bat pantailaratuko dira hiri bazterretan, eta hala, ekimenak euskal zinegile berrien lana ezagutaraziko du, tartean, Aitor Gutierrez, Javier Prieto, Jose Mari Goenaga, Kepa Sojo, Alberto Vazquez, Mar Gonzalez Ruiz de Larramendi edo David Caiña zuzendariena.

Zer, noiz eta non zehazki jakin nahi baduzue, hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button