ESZENA

Irailera bitartean, “Kultur” programa Nafarroan

Kultur programaren 29. edizioa izango da aurten, eta ekainaren 21ean hasiko da Fiteron. Irailaren 28ra arte Nafarroako 43 herri bisitatuko ditu Kultur ekimenak beti ere, kalitatezko eskaintza artistikoa sustatu eta zabaltzeko Nafarroako lurralde osoan; artea eta kultura hedatzen toki-erakundeekin elkarlana egiteko; eta ondare historikoa, artistikoa eta naturala behar bezala baloratzeko.

Denbora horretan burutuko den programazioa oso zabala izango da, eta tartean, folklorea, zirkoa, magia, jazza, flamenkoa, pop hiritarra, sustraiko musika, estilo guztietako bandak, bluesa, rocka, jazza, erakusketak, eta abar izango da.

“Programazioa ostiraletik igandera eskainiko da ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Ekitaldi kulturalak inguruneko jarduera turistikoekin osatuko dira, eta horiek Turismoko Zuzendaritza Nagusiak hautatuko ditu. Programaturiko 34 ikuskizun Nafarroako jatorria duten taldeek eta artistek garatuko dituzte”.

Diogun moduan, Kultur ekainaren 21ean, ostirala, hasiko da Fiteron, Javier Lopez Jasoren Inmarcesible proposamen artistikoarekin. Eta bi hilabetez kontzertuak eta ikuskizunak eskaini ondoren, irailaren 28an, larunbata, amaituko da Zuñigan. Eta tarte horretan, Artaxoa, Gabarderal, San Adrian, Izaba, Martzilla, Orreaga, Donamaria, Bera, Berbintzana, Erronkari, Etxarri Aranatz, Lizarra, Zugarramurdi, Lekunberri, Otsagabia, Ribaforada, Elizondo, Garralda, Los Arcos, Gazteluberri, Mendigorria, Tafalla, Corella, Viana, Untzue, Zangoza, Lezaun, Altsasu, Tutera, Leitza, Arguedas, Uxue,… bisitatuko ditu.

Ekimen bereziak ere antolatu dira. Adibidez, Bertizko Lorategi Historiko-Artistikoan, Maria Jimenez Moreno artistaren Basati-Salvaje erakusketa ikusgai izango da, “Nafarroako sorginen ehizaren testuinguru historikoa, kulturala eta soziala hurbiltzen duena”.

Programazio zehatza hemen kontsulta daiteke gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button