ARTEA

Eskultura, abstrakzioa eta generoa Euskal Herriko artearen historian

Baginen Bagara. Emakume Artistak: Ikusgarritasun(ez)aren logikak erakusketaren harira makina bat jarduera antolatzen ari dira. Bihar, Eskultura, abstrakzioa eta generoa Euskal Herriko artearen historian izeneko hitzaldia emango du Ane Lekuona Mariscal adituak. Erakusketa horretan emakume artistek egindako lanak bildu dira, batez ere San Telmo Museoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetakoak.

Baginen bagara erakusketaren bidez, San Telmo Museoaren museoak “aztertu eta bildu nahi zuen nolako presentzia eta garrantzia zuen emakumeek egindako arteak museoaren beraren bildumetan”. Haizea Barcenillak eta Garazi Ansak egindako ikerketa lanari esker, “hobeto ezagutu dugu nola eraiki diren Gipuzkoako bilduma publikoak eta zer-nolako ikusgaitasuna izan duten emakumeek halakoetan.”

Biharko hitzaldian “diziplinak, materialak eta figurazioa zein abstrakzioaren arteko aukeraketak, Euskal Herriko artearen historian izan duten eragina aztertuko da genero ikuspuntutik, emakume artisten ikusgarritasun faltan eta euren lanen interpretazioan izan duten eragina aztertzeko”.

Ane Lekuona Mariscalek Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen artearen historiaren gradua eta ondoren arte garaikideko masterra egin zuen Madrilen. Egun, bere doktoretza tesia bukatzear dago EHUn, Haizea Barcenilla eta Maite Mendezen tutoritzapean. 1950-1970 urte bitarteko Euskal Herriko artearen historiaren berrikusketa feministan zentratzen da bere ikerketa; “alde batetik, iritsi zaizkigun kontaketen erro androzentrikoa bistaratzea da bere helburua eta, bestalde, garaian izan ziren emakume artistak aldarrikatzea”.

Horra hor, Baginen Bagara erakusketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button