ESZENA

Iparragirre Bilbora itzuliko da

Datorren asteko igandean, azaroak 29, Iparragirre Bilbon izango da, Arriaga Antzokian. Pertsonaiaren atzetik Gontzal Mendibil kantaria izango da eta aho batez adierazi duten moduan “ikusgarri ikaragarria” eskainiko dute.

Iparragirre emanaldi horretan (200 urte dira Iparragirre jaio zela) haren bizitza kontatu eta kantatuko dute oholtza gainean bilduko diren ehun arizalek. Eta ez da bizitza makala kantariarena, lehen gerra karlistan soldadu, gero Europan zehar, eta Ameriketan egin izan zituen urte mordoak,… Hortaz, berak bizi izandako gorabeherak kontatu eta kantatuko dituzte.

Gontzal Mendibil kantariarekin batera Marife Nogales, Maitane Salvador, eta Ainhoa Tabuyo arituko dira kantari. Eta hori guztia musika ederrez horniturik: Gorka Hermosa, akordeoilari ezaguna eta Alberto Rodriguez gitarran. Eta horiez gain, Bilboko Musika Banda eta Bilboko Koral Elkartea ere izango dira. “Ezbairik gabe, aurten Iparragirre jaio zeneko bigarren mende honetan eskaini izango den kontzertu emanaldirik ederrena izango da.”

Gainera, egun horretan, Iparragirrek Bilbori eskainitako Bilbao eta Fueruak Pakearentzat izeneko poema musikatuaren estreinaldia ere izango da. Iparragirrek Bilbo hiriarekin izandako harremana estua izan zen. Bilboko Plaza berria 1852. urtean eraikia zegoen eta bertan kantatu zuen, eta Bilboko Arenala Bilboko gune garrantzizkoetako bat bihurtu zen eta bertan ere jendetza aurrean kantatu zuen urretxuarrak. Egoera hartatik bi bertso eder dedikatu zizkion Bilbori eta Bilbotarrei.

 Biribil-bado zer polita dan
Orain Bilbao deritzona
Mundu guzian artu du fama
Merezimenduz duana.
Bi aldiz gerra, bonba eta bala
Bilbao ez zan ikara Naiz eta jakin ilgo zirala
Numanziarrak bezela.

Biba gure arbola
Gora-bedi gora
Eta maite ez duena
Ez da Euskalduna

Dakigunez, Iparragirreren ospea, batik bat, berak sortutako Gernikako Arbolarekin etorri zen eta kantu sinbolikoaren lehen notak, Bilbon eman zituela esaten da. Gero, Tolosan kartzelaratua izan zen, bai eta  Euskal Herritik desterratua ere, eta Ameriketan 19 urte luze igaro zituen. Baina Euskal Herrian hezurrak uzteko azken gogoa bete zuen.

Gogoratu, Iparragirre ikusgarria, datorren asteko igandean, azaroak 29, Bilboko Arriaga Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu