LITERATURA

Misterioak literaturan betetzen duen lekuaz

Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da gaur, otsailak 19, Eztabaidak literaturarekin jende aurreko solasaldia, 19:30ean. Oraingo honetan, misterioak literaturan betetzen duen lekuaz mintzatuko dira Javier Sierra eta Nacho Ares idazleak. Cesar Coca kazetariak moderatuko du topaketa.

Bi egileek maisutasunez menderatzen duten genero horretaz jardungo dute, Bilboko Udalak antolatzen duen eta datorren maiatzean 25. edizioa ospatuko duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren programazioaren barruan antolatutako hitzorduan. Misterioak literaturan betetzen duen lekuari, jatorriari eta inspirazio iturriei, erreferentziazko egileei, misteriozko eleberriaren egungo egoerari eta enigma handietako batzuen ebazpenean zientziak bete duen lekuari buruzko solasaldia egingo dute bi egileek.

Nacho Ares (Leon, 1970) Antzinako Historian lizentziatua da Valladolideko Unibertsitatean. 16 liburu argitaratu ditu, horietatik 10 Egiptoko kulturari buruzkoak, eta horrez gain, 300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu arkeologian eta enigma historikoetan espezializatutako hainbat aldizkaritan.

Javier Sierra (Teruel, 1971) idazleari dagokionez, bere eleberriak Estatu Batuetan gehien saldu diren liburuen zerrendetan daude eta bere lanak 40 hizkuntza baino gehiagora itzulita daude. Eleberri historikoak, garaikideak eta bidaiei buruzkoak idatzi ditu eta guztiek ezaugarri komun bat dute: irakurleak mundu honetatik beste mundu batzuetara joateko zubi dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button