ARTEA

Ione Saizar artistaren lanak Photomuseum-en

Please, take all the baggage with you (Har ezazu zure ekipaje guztia, mesedez) izenburuko erakusketa zabaldu du Ione Saizar artista zarauztarrak  Photomuseum-en. Erakusketa joan den  abenduaren 20tik urtarrilaren 29ra bitartean bisitatu ahalko da.

Egileak berak, ondoko testua idazti du erakusketaren nondik norakoak argitzeko xedez: “Jendeak beti erakarri izan nau, eta lilura horretatik sortu da proiektu hau. Unearen samurtasunagatik zein absurduarengatik deigarri egin zaizkidan ekintzak eta erlazioak behatu, xurgatu eta islatu beharretik sortu da. Lekuak ausaz aukeratu ditut, batzuetan prentsa-argazkilari moduan nire jardunean egiten dudan laneko egonaldiak luzatuta; beste batzuetan, tren eskaintzak baliatu eta hainbat hiritara joanda: Leeds, Manchester, Liverpool, Coventry, Sussex, Yorkshire, Londres.
Helburu eta asmorik gabe, buruan ideia finkorik ez nuela irteten nintzen etxetik. Ingurura eta han gertatzen zen guztira irekita, baina erne, tokiak sentitzeko gogoz eta erretratatuekin konplize bilakatuz. Aurrean nuenarekin armonia bilatuz; baita, akaso, proiektuak norabide baikorra izateko ideiaz, bada beharra eta bizi ditugun garai hauetan. Erne, baina jakinda errezetek ez zutela balio eta argazkilariaren jardunak zintzoa izan behar zuela: une arrunten irakurketa, begirunez eta jakin-minez egina. Hainbat eszenatokitan ibili naiz, gainbeheran dauden industria-guneetan, biziberritzea lortu duten inguruetan eta leku erabat berrietan. Argazki-bilduma honek jasotzen ditu nire arreta bereganatu duten alderdiak, edota ezezagunak zirelako gizarte ingeles garaikidea ulertzeko ezinbestekoak bihurtu direnak.”

Ione Saizar Zarautzen jaio zen, 1965ean. London College of Printing-en argazkilaritzan graduatu ondoren (2000), Londoneko Goldsmiths College-ean komunikazio eta irudi masterra burutzen zuen (2003).

Egin dituen azken erakusketak Contemporary Failure of Love (The Gallery Soho, London), Dos destinos, Un Cuadrilátero (Galería El Arte de lo Imposible, Xixon) eta honako hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button