BERTSOTAN

Gaurtik aurrera “Plazatik Gaztetxera” Bertsolari Gazteen Txapelketa

Gaur, Soraluzeko gaztetxean jokatuko da Plazatik Gaztetxerako lehen kanporaketa. Baina luzerako dator kontua izan ere, ekainaren 13ra bitartean Euskal Herriko hainbat gaztetxetan izango dira bertso-saioak: Soraluze, Mutriku, Eibar, Elgoibar, Deba eta Antzuolan.  Finala, Markina-Xemeinen izango da ekainaren 13an.

Sariketa honek dituen helburuak bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea eta bertsoa gazteengana hurbiltzea dira. Aurten ere bikoteka hartuko dute parte 32 gaztek zazpi saiotan.

Txapelketak hiru fase edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek parte hartuko dute. Bigarren fasean bi finalerdi izango dira. Finalerdietako saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera.

Azken txanpa, Markina-Xemeinen izango da, ekainaren 13an.

Gaur berton, Soraluzen, Maddi Gallastegi-Eneko Beretxinaga; Aitor Salegi-Aitor Irastorza; Maialen Akizu-Jon Gurrutxaga; eta Asier Azpiroz-Adur Gorostidi  bikoteak arituko dira.

Hurrengo eguneko saioa Mutrikun izango da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button