MUSIKA

Arriolako XXXIII. Jazz Blues Jaialdia hastear

Azaro osoan sei kontzertu programatu dira Arriolako XXXIII. Jazz Blues Jaialdiaren barruan.

Aste honetan, azaroak 10, osteguna, 21:00etan, eta bertako Ateneon, lehen kontzertua izango da Rumbling Lips izeneko taldearekin. Rumbling Lips rock bikote bat da, Donostiakoa, Deltako blues musikaren, 60 eta 70 hamarkadetako rockaren eta psikodeliaren eraginak jaso dituena. Bere soinua garratza eta gogorra da, eta bere abestiak, gordinak eta sutsuak. Beren eszenaratzea kartsua eta txundigarria da, gitarra-soinu lohi batekin, ahots lazgarri batekin, eta erritmo primitiboko bateria batekin. Orain abesti berriak grabatzen ari dira, beren hurrengo lana osatuko dutenak.

Aste honetako beste bi kontzertuak honakoak izango dira: azaroak 11, ostirala, 20:00etan, eta Ateneon, Move Quartet taldea arituko da. Eta hurrengo egunean Mateo Sansonetto taldea.
Datorren astean beste hiru kontzertu programatu dira: 18an, 20:00etan, Juan De Diego “Grebalariak”; larunbatean, Mingo Balaguer Quartet, eta azkenik, igandean Diablues ta Bluezifer izango dira oholtza gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button