BESTELAKOAK

Afrikako arte era ezberdinak

Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean zabaldu dute, datorren hilera arte, %100 Afrika Beltza izeneko erakusketa. Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak (MIEA), arte afrikarreko erakusketa hau antolatu du David Vidarteren laguntzarekin, izan ere aditu hau Afrikako mireslea da eta epealdi luzeak igaro ditu Afrikako  herrialde ezberdinetan.

Erakusketa honetan Afrikan gauzatzen diren arte era ezberdinak erakutsi nahi dira, eta era berean, gure gizartearekiko sentzibilizazio lana handitu.

%100 Afrika Beltza erakusketa honek, Afrikako Liberia, Sierra Leona, Boli Kosta, Angola, Mozambique, Gambia eta Senegalen bizi diren hainbat margolari eta artisau anonimoen lanen lagin bat eskaini nahi du.

“Nire egonaldia herrialde hauetan, bai kooperazio lanak eginez bai turismoz, tokiko artistekin kontaktatzeko aukera eskaini zidaten. Era honetan margolan ugari, maskarak, egur tailak, etab. bildu nituen, helburu zehatz batekin: gure mendebaldeko gizartea ilustratzea eta Afrika beltzeko herrialdeen aberastasuna eta aniztasuna erakutsi ahal izatea”, esan du David Vidartek.

 % 100 Afrika Beltza bidai berezi bat egitera gonbidatzen gaitu, tamaina ezberdineko hamar mihise baino gehiago, maskarak, musika instrumentuak eta egurrezko taila ezberdinekin, beti ere helburu konkretu bat jarrairuz, afrikar lanen ikuspegi ez oso ezaguna ematea. Hala, erakusketaren helburua hainbeste artista anonimoei omenaldi xume bat egitea da, hain handia den Afrikako kontinente horren hirietako eta herrietako kaleak bizitzaz eta arteaz betetzen dituztenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button