
Begiradak Elkarteak hizkuntza minorizatu eta minoritate kultural eta sozialei buruzko nazioarteko Hendaia Film Festival zine jaialdia egingo du urrian.
Dagoeneko zabalik da jaialdian parte hartzeko epea. Izan ere, ekainaren 25era bitarte film laburrak bidal daitezke. Lanok 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak beharko dute izan eta iraupena gehienez 20 minutukoa izango da.
Jaialdian bi atal izango dira: batetik, tokiko hizkuntzen eta minoritate sozialen eta kulturalen inguruko 30 film laburrekin osatuko dena; eta bestetik, Akitania eskualdean edota Euskal Herrian ekoiztutako hamar bat lan jasoko dituena.
Jaialdiarkin lotutako informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://euskara.hendaia-film-festival.com/