LITERATURA

Anjel Lertxundiren “Etxeko hautsa”

Maiatzaren 20an, Anjel Lertxundi idazleak Etxeko hautsa (Alberdania) liburu berria aurkeztu zuen, Donostian. Euskarazko bertsioarekin batera gaztelaniazkoa ere kaleratu da, Los trapos sucios, Jorge Gimenezek egindako itzulpenarekin.

Aurkezpen horren ostean beste bat etorriko da gaur, baina Euskal Herritik kanpo. Gaur, maiatzak 26, Anjel Lertxundi egilearen eskutik Etxeko hautsa liburuaren aurkezpena, egingo da Bartzelonako Euskal Etxean, arratsaldeko 20:00etan.

Alberdania argitaletxeak honela aurkeztu du liburua: “Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat. Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button