BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalaurrekoak

Bertsolari Gazteen BBK Sariketak aurrera darrai eta Getxoko Elkartegian izan da sariketako lehenengo finalaurrekoa.
A multzoko Sagutxo kaskarinak (Amaia Gallastegi, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta Txorikantariak (Malen Bilbao, Ekhi Zuluaga eta Aiala Irurtia) taldeak, eta B multzoko Bilboko Bertsolari Koittauak (Unai Foruria, Maider Altuna eta Peru Irastorza) eta Pello Joxepak (Araitz Katarain, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti) taldeak aritu dira kantuan.
Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak taldeak onenak izan dira, eta ondorioz finalera sailkatu dira.
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hurrengo finalaurrekoak asteazkenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko Zallako Anitzak eta Errima ehiztariak eta B multzoko Izaron hautsak, Kristiñauen Justozieruek eta Ba…Learen bertsoak taldeak arituko dira kantuan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button