ESZENA

“Bilbon Eskolatik antzerkira” egitarauak XVII. edizioa bete du

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak abian du Bilbon Eskolatik antzerkira programa. Arte eszenikoen ekimenak, Eskola Antzerki Lehiaketarekin batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule berriak prestatzea du helburu, txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzeaz gain.

Horrela, alde batetik, konpainia profesionalek umeei zuzenduta prestatu dituzten lanen emanaldiak sartzen dira, eta, bestetik, umeen sorkuntza sustatzen da.

Ikasturte honetako berrikuntza nagusiak, proiektuaren barruan bi gune berri sartu izana da, San Frantziskoko Udaltegia eta Alondegia. Azken hori lengoaia garaikideetara hurbiltzeko, dantzara batez ere. Beste alde batetik, programazioaren barruan, ingelesez prestatutako ikuskizun bat sartzen da, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendua, aurten Euskadiko Hiru Hizkuntzako Eskola proiektuan hasi diren ikastetxeei tresna artistikoak eskaintzeko xedez.

Era berean, Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berri bat antolatuko dute ikasturte honetan. Lehiaketaren helburu nagusia, Arte Eszenikoak ikastetxeetan tresna didaktiko gisa erabiltzea sustatzea da. Horrela, antzerki emanaldien lehiaketa bat da, egokitutako lanak edo ikasleek beraiek sortutakoak aurkeztuko dituena.

Xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button