ARTEA

Indalecio Ojanguren XXXV. Argazki Lehiaketa

Eibarko Udalak eta Eibarko Klub Deportiboak Indalecio Ojanguren XXXV. Argazki Lehiaketa jarri dute bidean.

Edozein argazkilarik parte hartu ahalko du. Gaia librea izango da, eta gehienez hiru argazki zuri-beltzean eta hiru koloretan bidalia halako ditu parte-hartzaile bakoitzak, beste edozein lehiaketatan saritu gabeak. Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira, zenbakia argazkiaren atzealdean adieraziz.

Kartazal itxi batean, bidalketaren kanpoaldean itsatsita, egilearen datu hauek adieraziko dira: izena, abizenak, NAN – AIZ, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, bidalitako bildumak, telefonoa eta, hala badagokio, zein elkarte edo argazkigintza-kolektibokoa den. Kartazal horren identifikazio bakarra lanen leloa izango da.

Lanak helbide honetan entregatuko dira: Eibarko Udala Kultura Arloa Indalecio Ojanguren XXXV. Argazki Lehiaketa Portalea – Bista Eder, 10 20600 Eibar (Gipuzkoa).

Epaiaren saioa publikoa izango da, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Erabakia ukaezina izango da eta www.eibar.eus udal webgunean argitaratuko da.

Lanak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button