IKUS-ENTZUN

Zinebiklub zikloaren proiekzioa izango da Zorrozan

ZINEBI 54 Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuten Espainiako eta atzerriko film labur onenak proiektatuko dira ekainaren 1ean Bilboko Zorroza auzoko Udaltegian Zinebiklub zikloaren baitan.

Emanaldia 12:30ean hasiko da, eta animaziozko eta fikziozko film laburrak eta dokumentalak aurkeztuko dira.

Ondoko lanak proiektatuko dira: Con tramontana (Iban del Campo, dokumentala); Agua! (Mikel Rueda, fikzioa); Les dinosaures pleurent aussi (Galder Arriaga, animazioa); El grito de Guernica (Julia Juániz, dokumentala); Hamaiketakoa (Telmo Esnal, fikzioa); Literalmente (Néstor Fernández, animazioa); Casa vacía (Jesus Maria Palacios, dokumentala) eta Folklóricas lesbianas (Eva Mateos, fikzioa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button