ESZENA

Karmele Jaiok idatziriko lana taularatuko dute

Maki Escenika proiektuak Ecografias izenburuko obra estreinatuko du hilaren 25ean, ostirala, Barakaldoko Antzokian. Antzezlanak Karmele Jaiok idatziriko testu homonimoan du ardatz. Obrak ama izan nahi duen emakume baten istorioa kontatzen du, bikotekiderik eduki ez arren. Horretarako, aktorea emakumearen oroimenetan, beldurretan, haurtzaroan eta ametsetan murgilduko da. Antzezlanak, finean, emakume izatearen ekografia aurkezten du.

Ostiralean Barakaldon estreinatu ondoren, obra hainbat tokitan ikusi ahal izango da: martxoaren 4an Oñatin; 11n Elgoibarren, eta 26an Getxoan. Apirilaren 1ean, berriz, Amorebietan izango da eta 6an Bilbon. Gasteizen, halaber, ekainaren 6an antzeztuko dute.

Tartean, Maki Escenicak beste proiektu bat gauzatuko du, eskaintza kulturalean eragin ahal izango duten Ikusleen Elkarteen eraketa, hain zuzen, ikusleari izaera hiritarra itzultzeko asmoz, horrela Arte Eszenikoetan erabakitzeko aukera izan dezan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button