ESZENA

Arriaga Antzokiak udako programazioa prest dauka

Bilboko Arriaga Antzokiak aurtengo udarako programaziorako prestatu du, eta eszenako pertsonaia ospetsuak biltzen dituzten hiru obra eskainiko ditu.

Lehenengoan Concha Velasco igoko da agertokira abuztuaren 19tik 22ra La habitación de María bakarka interpretatzeko. Handik egun gutxira, abuztuaren 25etik 29ra (bost emanaldirekin), Imanol Arias, Arthur Millerren La muerte de un viajante antzezlan bikaineko aktore nagusia izango da, Ruben Szuchmacherren zuzendaritzapean.

Eta azkenik, Arriaga Antzokiak Ramon Bareak zuzentzen duen El viaje a ninguna parte ekoizpen propioa berreskuratzea erabaki du, irailaren 2tik 12ra. Aurtengo urtarrilean estreinatu zen. Ramon Barea antzezle eta zuzendari ezagunak Ignacio del Moralek antzerkira egokitutako Fernando Fernan Gomezen eleberri eta film arrakastatsua hartu du oinarri gisa lan ikusgarria osatzeko.

El viaje a ninguna parte obra komikoen lanbideaz eta ogibideaz mintzo da, benetan bokaziozko denaz, bizitzaz eta erresistentziaz. El viaje a ninguna parte “antzerkiaren arte honen etengabeko metafora bilakatu da, funtzio bakar eta errepikaezin bakoitzean birsortzen den antzerkiarena”.

Barea, zuzendaria izateaz gain, antzezleetako bat ere bada eta Don Arturorena egiten du, eta  berarekin, Patxo Telleria, Mikel Losada, Itziar Lazkano, Irene Bau, Olatz Ganboa, Diego Perez eta Adrian Garcia de los Ojos antzezleak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button