ARTEA

Carmen Maura Amunateguiren margolanak, Donostian

Donostiako Kutxa Boulevard Aretoak gunean Carmen Maura Amunategui 1975-2013 izenburudun erakusketa paratu dute apirilaren 7a bitarte; 70eko hamarkadan Madrileko San Fernando Arte Ederren eskola utzi zuenetik gaur arte eginiko lanen erakusketa zabala ikus daiteke.

Tarte luze horretan, Bidasoa aldean bizi den artista pinturan ez ezik, irakaskuntzan ere aritu da. Izan ere, artistak sarritan egiten ditu erakusketak eskualde horretan, bai eta Madrid, Bartzelona, Bilbao, edo Biarritzen ere, besteak beste.

Carmen Mauraren unibertsoaren ikuspegi ahalik eta osatuena eskaini nahi du erakusketak. Horretaz gainera, bere ibilbide artistikoaren izan duen eboluzioaren isla ere izan nahi du: hastapenetan lan intimistak egiten zituen, non zantzu fotografikoak eta hiperrealistak ageri ziren; azken lanetan, berriz, ikonografia urbanoa nagusitzen da, bai eta funtsezkoak ez diren elementuak kentzeko nahia ere.

Gaiei dagokienez, etxeko eta seme-alaben objektuak, itsasargiak eta txalupak ozeanoaren ordezkari gisa, arkitektura modernoa, eta paisaia urbanoa jorratu ditu, batik bat. Lanotan, marrazkiaren zehaztasuna eta argiaren erabilera nabarmentzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button