ARTEA

Bilbao Arten ekoizpen artistikoko bi beka

Bilbao Arte Fundazioak, Bregenz izeneko austriar hiriko KUB museoan, irailean eta urrian produkzio artistikoa garatzeko bi bekatarako deialdia zabaldu du. 1999. urtetik 2013. urtera arte, BilbaoArte Fundazioan proiektu bat garatu duten artista egoileentzat zuzenduta dago deialdia.

Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da. Helburu horri begira, Bilbao Artek, Bregenz-eko Kunsthaus Arte Garaikidearen Museoarekin (KUB) mantentzen du trukaketa artistikoko programa.

Hauxe da Bilbao Artek Austriarako ekoizpen artistikoko beka hauetarako deia egiten duen bederatzigarren urtea, Kunsthaus Arte Garaikidearen Museoarekin. Akordio horri esker, 16 euskal artista Bregenz-en izango dira eta 16 artista austriarrek Bilbao Arten. 

Bekek joan eta etortzeko bidaia ordaintzen dute; gainera, 1.000 euro emango ditu aukeratutako proiektu bakoitzari manutentzio gastuentzako. Ostatua eta estudioa, Kunsthaus Bregenz-ak  ipiniko ditu. Ekoizpen-gastuak, 1.000 euro arte, Bregenz-en ere eskuratuko dira.

Proiektuaren proposamena eta curriculum-a dira aurkeztu beharreko dokumentazioa. Aurkezteko azken eguna maiatzak 28a da.
Eskaerak Bilbao Arte Fundazioan bertan aurkeztu behar dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button