Nontzeberri

Igandean final handia BEC-en

Lau urtetarik behin egiten den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala datorren abenduaren 15ean izango da Barakaldoko BEC aretoan.
Irailaren 29an hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVI. edizioa. 43 bertsolarik hartu dute parte, eta kanporaketa eta finalaurrekoetako 13 saiotan egin dute finalerako bidea, eta orain zortzi bertsolari lehiatuko dira goiz eta arratsaldeko saioetan, 13.500 bertsozaleren aurrean.

Zortzi finalistak honako hauek dira: Maialen Lujanbio egungo txapelduna, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.

Joanito Dorronsorok jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari.

Sartzerik eskuratu ez dutenek, ETB 1 telebista katean segitu ahalko dute saioa zuzenean, 11:00etatik aurrera.

Exit mobile version