MUSIKA

Bunpada Sound eta Novato & Mad Muasel taldek joko dute asteburu honetan Amorebietan

Bunpada Sound Asier Ercilla (Ipuiniberiarrak, Fran Lasuen, Koteron…) David Nanclares (Kukuma, Fran Lasuen) eta Endika Abella (121krew, Bertso-Hop) musikariek osatzen dute. Egitasmo honen ardatza musika-aniztasuna da (flamenko, rap, reggae, ballenato…). Horretarako, hainbat musikariren laguntza izan dute makina bat herrialdetako doinuak sortzeko, hala nola, Euskal Herri, Maroko, Angola edo Kantabria. Proeiktuaren inguruan bildu diren musikari guztiak Euskal Herria Anitzak Kolektiboa izenaren baitan bildu dituzte.

Novato & Mad Muasel, berriz, Bumclap Teachers euren estreinako lana aurkezten ari dira hamaika plazatan. Bikoteak reggae estilo baitan ezaguna den dancehall-a jorratzen du.

Radiatioanek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button