
Bilboko Udalak urtero egiten duen gisa berean, Ikusi eta Ikasi programaren beste edizio bat jarriko du gaur abian. Udal programa honek familia giroko aisialdia euskaraz egiteko gonbitea luzatzen du.
Edizio honetan aisialdiko proposamena dakar programak, eta “Makusi eta bere familia, motxila hartuta, Pagasarrira joango dira. Ibilaldian, abentura hunkigarriak biziko dituzte, Bilbo are euskaldunagoa izan dadin ingurunea zainduz”. Gainera, ikuskizunak ere eskainiko dira barruti-zentroetan (Euskal Mitologia, Mugi zaitez disko-festa, Atxis eta Txanpon baten truke, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoekin).
Aurtengo Ikusi eta Ikasi programak 64 jarduera egingo ditu etxeko txiki eta gaztetxoentzat (2 eta 11 urte bitarteko haurrentzat). Hiru atal izango ditu: Altzoan, jolas-saioak eta eskulanak 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, gurasoekin batera; Familian, sormen-tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat; eta Lagunartean, jolasteko tailerrak 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, lagunekin
Edozein jardueratan parte hartzeko, www.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena.
Interesdunek urtarrilaren 13tik 27ra arteko epea dute horretarako.
Hemen dituzue Ikusi eta Ikasi programaren nondik norakoak.