ARTEA

Ikusgarritasun(ez)aren logikak

San Telmo Museoak Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak izeneko erakusketa aurkeztu du, martxoaren 13ra zabalik egongo dena. Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa dira erakusketaren komisarioak.

Baginen bagara erakusketa San Telmo Museoaren museoak “aztertu eta bildu nahi zuen nolako presentzia eta garrantzia zuen emakumeek egindako arteak museoaren beraren bildumetan”. Hortaz, Haizea Barcenillak eta Garazi Ansak egindako ikerketa lanari esker, “hobeto ezagutu dugu nola eraiki diren Gipuzkoako bilduma publikoak eta zer-nolako ikusgaitasuna izan duten emakumeek halakoetan.”

Baginen: pintoreak, ehungileak, zeramikagileak, eskultoreak, ilustratzaileak, jostunak… “Beti izan dira sorkuntzan lan egin duten emakumeak. Aldiz, gutxi izan dira Artearen Historiak aitortu dituenak. XVIII. mendetik, diziplina sortu zenetik, gabezia honen arrazoiak emakumeen ezaugarriei atxiki nahi izan zaizkie, biologiarekin lotuz: sortzeko ahalmena umeak izatean joaten zitzaiela argudiatuta, edo natura emozionalekoak izanda, arrazoiaren bikaintasunera iristeko ezintasuna zutela baieztatuz”.
Bagara. Orain berrikuspen bat egin da , eta horretarako, “San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Aldundiaren bildumetatik abiatuta, emakumeek egindako lanak jaso, erakutsi, eta hauetako asko ezezagun izatearen zergatietan hausnarketa bultzatu nahi dugu. Ez omen ginen artearen historian, baina bagara; ez omen ginen museoetan, eta bagara.”

Haizea Barcenillarekin eta Garazi Ansarekin egindako elkarrizketa bat jasotzen duen bideoa prestatu dute erakusketaren sarreran jartzeko eta interneterako, proiektuaren gako nagusiak eta azalpenak biltzen dituena.

Erakusketarekin batera katalogoa argitaratuko du museoak, Haizea Barcenilla eta Garazi Ansa, Miren Vadillo eta Ane Lekuonaren testuekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button