ESZENA

“Semaforoa” antzezlan multimedia

Logela Multimediak Semaforoa izeneko pieza egingo du larunbatean, urtarrilak 24, Tolosako Leidor aretoan, 17:00etan hasita, eta Durangoko San Agustin Kultur Gunean, igandean, hilak 25, 18:00etan hasita.

“Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.”

Semaforoa antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena. Imanol Garaizabal da piezaren zuzendaria eta  Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde oholtza gainean arituko dira.

Show More

Related Articles

Back to top button