MUSIKA

Berbaldi musikatuak Plateruenan

Plateruenan Kantuaren Kantoia ekimena antolatu dute azaroko ostegunetan, euskal kantagileek eta kantazaleek elkar ezagutzeko parada eskaintzeko asmoz
Lau asteko ziklo batean, kazetari batek bideratuta, kantagile gonbidatuaren ibilbidearen, kanten, erreferentzien, lan egiteko moduaren, kezken gaineko berbak entzungo dira bertan.
Berez, berbaldi musikatuak izango dira. Kantagileak zuzenean joko ditu berak aukeraturiko zortzi bat kanta (berak sortuak nahiz inorenak), eta kanta horiek izango dira elkarrizketarako abiapuntu.
Ordubete pasatxoko iraupena izango duen saioaren erritmoa eta eszenaratzea zaindu egingo dira. Horretako, bi-hiru bideo tartekatuko lirateke saioan zehar.
Oholtzan pantaila jarriko da eta argi-jokoekin kantagilea eta kazetaria eroso ez ezik zaleengandik gertu sentitu daitezen giroa sortuko da.
Kantazaleak mahaietan jesarriko dira, kafe-giroan, eta galderak egiteko aukera aproposa sortuz.

Kantuaren Kantoiaren bigarren edizio honetara honako kantariak etorriko dira: Imanol Ubeda (Bidertzean, azaroak 4), Aiora Renteria (Zea Mays, azaroak 11), Rafa Rueda (azaroa 18) eta Xabi Bandini (Kerobia, azaroak 25).

Gogoratu hitzordua: 20:00etan, Durangoko Plateruenan.

Plateruena Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button