BESTELAKOAK

Ikus-entzunezko eta musika ikastaroak, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Tular Elkarteak urritik aurrera, eta Otxarkoaga auzoan, musika eta ikus-entzunezkoei buruzko ikastaroak antolatu dituzte. Izen ematea irailaren 30era bitartean izango da zabalik.

Alde batetik, ikus-entzunezko medioak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa programatu da.  Bertan ere 3Drako hastapenari buruzkoa, eta reflex kamerari buruzkoa egongo dira. Ikastaroan parte hartzen dutenek, Blenderrek, 3D edizioko doako software indartsu baina errazak, zelan funtzionatzen duen ikusiko dute.
Ikus-entzuneko prestakuntza horrez gain, Tular elkarteak txalaparta ikastaro intentsiboaren edizio berria ere antolatu du. Horrez gain, urritik aurrera, gitarra elektriko eta bateria hastapen eta hobekuntza ikastaroak emango dira, eta aurten berriro ere, Musika Informatikari eta Home-Studiori buruzko tailerra sartu da.

Informazio gehiago: Kulturabarrutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button