ARTEA

Argazki rock zaleak eta musikariak egindako argazkiak

Barricada taldeko Alfredo Piedrafita musikariak eta Iñigo Malvido argazkilariak irudiak jarriko dituzte ikusgai maiatzean Burlatako Animals garagardotegian. Erakusketa Musika harrapatzen duten irudietatik, irudiak harrapatzen dituen musikarira izenburupean aurkeztuko da.

Malvido donostiarra rock kontzertuetako argazkilaria da. Erakusketa honetan, hainbat lokal eta ekitalditan egindako irudi rock zaleak erakutsiko ditu, jaialdi handietakoak, areto txikietakoak, rock izar handienak eta ikus-entzule gutxi erakartzen dituzten taldeenak, besteak beste. “Bertoko taldeak eta atzerrikoak. Rocka, energia, izerdia, emozioa, asaldura… argazkilarien pezoitik jasoak”.

Barricadako Piedrafitaren irudiei dagokienez, natura izango dute ardatz. Aitor Zubizarretak eta Agnes Lilithek erakusketaren harira idatzi duten testuan jasotzen denez, “argazki hauek ikusi eta euren edertasuna miretsi ez ezik, entzun ere egin behar dira. (…) Irudi bakoitza zoriontasun mota baten denboran harrapatutako altxorra da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button