MUSIKA

Bertze Musiken Jaialdiaren 13. edizioa

Artearen eta bereziki soinu adierazpideen inguruan ardazturiko Ertz Bertze Musiken Jaialdiaren hamahirugarren edizioa hasiko da bihar, irailak 7. Jaialdia Beran, Donostian eta Hazparnen egingo da. Beran hiru egunez izango da, Donostian, berriz, Hirugarren Belarria izeneko jardunaldiak egingo dituzte bi egunez, eta, amaitzeko, Hazparnen azken jaialdi eguna izango da.

Musikaz gain, zine esperimentala, hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira irailaren 15a bitarte iraungo duen jaialdian. Antolatzaileek honako gonbita hau luzatu dute haien webgunean: “Film esperimentalak, urperatzen diren kontzertuak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zain ditugu. Zure sineskeriek uzten badizute, gure aldetik gonbidatuta zaude”.

Honatx jaialdian parte hartu duten artista eta adituen zerrenda: Ken Jacobs, Marc Behrens, Alex Mendizabal, Pascal Battus, Tomoko Sauvage, L’Ocelle Mare, Anamorphose, Huts Egin, Iñaki Pikabea, Mezuak Lekuz Kanpo, Oier Etxeberria, Proyecto 23 eta Ertz@hazparne.

Donostian egingo diren Hirugarren Belarria izeneko jardunaldietan honako hauek arituko dira: David Arratibel, Jaume Ayats, Jose Luis Espejo, Jose Luis Ortiz Nuevo, Jose Mari Esparza, Jose Ramón Mozota eta Myriam Aizager.

Emanaldi eta ekitaldiekin loturiko xehetasun guztiak, hala nola, datak, ordutegiak, tokiak eta bestelakoak, Ertza.net webgunean biltzen dira.

Honatx jaialdian parte hartuko duen Alex Mendizabal soinu artista euskaldunari eginiko elkarrizketa bat:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button