IKUS-ENTZUN

“Laburbira” ekimenean lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Euskaraz sortu eta ekoitzitako film-laburren Laburbira zirkuitoa datorren urteko martxoaren7tik apirilaren 11ra bitartean  egingo da. Bertara lanak aurkezteko epea zabaldu dute, eta urtarrilaren 24ra arte izango da.

Ekimenak bi helburu nagusi ditu: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film-laburrak ezagutaraztea, bestetik. Hortaz, Laburbirak autoreei eta beraien lanei ikusgarritasuna eman  nahi die, eta zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen du.

Parte hartu nahi baduzue, kontuan hartu film laburrak euskaraz egindakoak izan behar direla, 2024ean ekoiztutakoak eta 25 minututik beherakoak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan: Publiko guztientzako lanak izatea, sortzaile berrien eta izen handikoen arteko oreka, sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna, genero ikuspegia, eta filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…

Izen ematea, Laburbiraren webgunean egin behar da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button