EUSKARA XEDE

Ikastolek eta Euskaltzaindiak “Batasunaren bidean” giza katea antolatu dute

Euskara batuari gorazarre egiteko Ikastolek eta Euskaltzaindiak Batasunaren bidean giza katea antolatu dute martxoaren 24an, eta Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek.

Ekimenaren helburua euskara batua gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzea eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzea da.
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.

Milaka gazte, nerabe eta herritarrek osatuko duten giza katea Errenteriako Gamon zumardian dagoen Koldo Mitxelenaren oroimenezko eskulturaren paretikk abiatuko da eta Donostiako udaletxe zaharraren eraikinaren parean amaituko. Bidean, 8.226 metro eta Errenteria, Pasaia eta Donostiako hainbat kale eta plaza zeharkatuko ditu giza kateak. Euskal Herri osoko ikastola ugaritako gazte eta nerabek osatuko dute, parte hartu nahi duten herritar guztiekin batera. Antolatzaileek adierazi dutenez, parte har dezaketen herritarren kopuruak ez dauka mugarik, eta euskaltzale guztiei bertaratzeko deia ere egin diete.

Sustatzaileek azpimarratu duten moduan, “euskara batua gaur errealitate bada, askoz ere pertsona gehiagori esker izan da, eta horietako asko anonimoak dira. Beraz, esan dezakegu euskara batua herriak nahi izan duela, herriak sortu duela, eta herriak egin duela bere, erabileraren bidez”. Aldi berean, euskara batuak herriari eman dion guztia da ekitaldiak balioan jarri nahi duena. “Euskarazko hezkuntza, komunikazioa, gizarte kohesioa edo euskal erakundeak, esaterako, ez lirateke gaur direnak izango euskara baturik ez bagenu. Euskara batuari esker gara, eta garelako dugu euskara batua”.

Euskaltzaindiak adierazi duenez, “Euskararen Batasuna. Euskarazko hiztun elkartea trinkotzeko, bizirauteko eta garatzeko giltzarria” izenekoa, zabalduko da.

Egun berean, arratsaldeko 17:30ean, ekitaldi instituzionala egingo dute Errenteriako Udalaren Areto Nagusian. Bertan izango dira ekimenaren antolatzaileak, Ikastolak eta Euskaltzaindiko kideak. Giza katean bezala, arratsaldeko ekitaldian ere omenduko dira euskara batuaren sustatzaileak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button