ARTEA

Ikasketa programarako deialdia Jardun Artistikoen Institutuarekin

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Artiumek, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) bosgarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Jardun Artistikoen Institutua artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzentzen da.

Udako arte-eskola honetan praktika artistikoa izango da muina, eta hein berean, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatuko dira. Programaren tutoreak Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora dira, eta 2024rako baieztatutako irakasleak Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa eta Hilary Lloyd izango dira.

Apirilaren 19ra arte zabalik izango den deialdian gehienez 16 artista hautatuko dira. Maiatzaren 2an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez.

Formakuntza-saioak ekainaren 26tik abuztuaren 30era bitartean izango dira: ekainaren 26tik uztailaren 5era, eta abuztuaren 26tik 30era bitartean, Artiumen, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, eta uztailaren 8tik abuztuaren 23ra bitartean, Tabakalerako Artisten Gunean.

Oinarri osoak artium.eus webgunean ikusgai dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button