IKUS-ENTZUN

II. Nazioarteko Zinema Mintegia

Tabakalerak Nazioarteko Zinema Mintegiko bigarren edizioa abiatuko du, eta bertan nazioarteko hainbat sortzaile eta zinemagilek parte hartuko dute, lau egunez (uztailak 6tik 9ra), irudiaren ahalmenaz gogoeta egiteko.

Zer egin dezake irudi batek? izeneko mintegian pelikulak, testuak, prozesuak, ikus-entzunezko lanak, eztabaidak eta pantailaren alde bateko eta besteko trukeak elkarbanatzeko espazioa osatuko da.  Aurrekoan egin zen bezala, ekimenaren abiapuntua bertako erakusketa izango da, Eric Baudelaire artista eta zinemagile frantsesari eskainia.  Horretarako, artista, zinemagile eta gonbidatutako komisarioen laguntza egongo da, tartean, New Yorken bizi den Aily Nash komisarioarena.

Mintegiak ondorengo gonbidatuen obra eta praktikak aurkeztuko ditu: Eric Baudelaire, Naeem Mohaiemen, Belit Sag, María Palacios Cruz, Susana de Sousa Dias eta Akram Zaatari.

Horrekin batera, proiekzioak izango dira zineman ostiraletik igandera. Irekiak izango dira nahi duen ororentzat eta mintegian parte hartzen ari diren gonbidatuek aurkeztuko dituzte.
Bihar bertan, 20:00etan, eta Aily Nash, María Palacios Cruz eta belit sâg adituek aurkeztuta, Ici et ailleurs (Dzigha Vertov, 1976), Rubber Coated Steel (Lawrence Abu Hamdan, 2017) eta (Against) Randomness (belit sâg, 2017) obrak pantailaratuko dira.
Larunbatean, Naeem Mohainemen eta Akram Zaatari adituek aurkezturik, Rankin Street, 1953: Notes from a box, eta 28 Nights and a Poem ikusiko dira. Azkenik, igandean, Susana de Sousaren Dias Luz Obscura filmaren emanaldia programatu da.

Show More

Related Articles

Back to top button