Euskadin bizi diren edo jaio diren 16 urte baino gehiago eta 35 urte baino gutxiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
Egile edo egile talde bakoitzak lan bat aurkeztu ahal izango du. Teknika askea izango da; istorio osoak, jatorrizkoak eta argitaragabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak eta, gutxienez, 2 orrialdetan eta, gehienez, 8 orrialdetan egindakoak aurkeztu beharko dira zuri-beltzean edo koloretan, eta alde bakarrean. Lanen gidoiak euskarazkoak edo gaztelaniazkoak izan daitezke.
Lanaren edukiak lehiaketaren izenburuko gaiarekin lotura izan beharko du: Globalizazioa eta Giza Eskubideak. Emakumeek testuinguru horren baitan bizi duten egoera islatzen duten lanak bereziki balioetsiko dira. Euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dira.
Lehiaketara aurkeztu beharreko komikiek atzealdean idatzita izan beharko dute lanaren izenburua eta orrialde kopurua. Orrialde bakoitzaren formatua DIN A3 erakoa izango da.
Honekin batera, NANaren fotokopia, istoriotxoaren izenburua, egilearen izen-abizenak eta telefonoa.
Lanak Paz y Solidaridad Euskadi-Bakea eta Elkartasuna, Uribitarte kalea, 4 – 48001 Bilbo helbidera bidali beharko dira.
Azaroaren 1an amaituko da epea.
Aukeratutako komiki guztien artean, bi lan aukeratuko dituzte eta horientzako sariak 1.000 eta 500 €-koak izango dira hurrenez hurren.
Informazio osagarria hemen duzue.
Nontzeberri