
Igor Yebra bizkaitar koreografo eta dantzariak dantza klasikoko master class emango du abenduaren 3an eta 4an: Elikadura, berotze teknikak eta Frantziar Eskolaren metodologia Rudolf Nureyev baino lehen eta beraren ondoren. Dantza klasikoko ikastaro hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Dantzabiz-Bizkaiko Dantza-Etxeak antolatu du.
Ikastaroaren helburua da Frantziar Eskolak erabiltzen duen lan-moldea ezagutaraztea, izan ere, mundu osoan dantza klasikoaren panorama artistikoan ospe gehien duten eskoletako bat horixe baita.
Tailerrean“dantzariaren elikadurari buruzko irakaspenak eskainiko dira, eskola ezberdinen arabera. Arreta berezia eskainiko zaie Frantziako eta Errusiako eskolei, balet klasikoaren zutabeak. Besteak beste, frantziar eta errusiar estiloen aldaerak egingo dira, beraien eboluzioa behar bezala atzemateko”.
Bizkaiko Foru Aldundiko Dantzabiz-Bizkaiko Dantza-Etxeak antolatutako tailerrak gehienez ere 25 plaza izango ditu.