IKUS-ENTZUN

"Rockumental!" rock-aren inguruko zinema zikloa Zarautzen

Rockumetal! Musika eta zinema nahasten dituen zikloa da. Hori dela eta, musika dokumentalak kontzertuekin eta argazki erakusketa batekin jorratuko dute rock musikaren gaia.

Programazioa Sam Dummek zuzendutako Metal dokumentalarekin hasiko da gaur, eta hurrengo ostiralean, historian egon den musikari handienetariko baten 40. urteurrena dela aprobetxatuz, Jimi Hendrix, Joe Boydek egindako luzemetraia ikusi ahal izango da.

Ekainaren 11an, Eriz Zapirainen Salda Badago filma eskainiko da, euskal rock musikaren eboluzioa aztertzen duena eta Hertzainak taldeko disko baten izena daramana. Zikloaren azken egunean The Ramones taldeari buruzko The End of the Century dokumentala izango da.

Gainera, Dokumental bakoitzean aurkezle bana egongo da, tartean, Inaxio Esnaola eta Joseba Martin irrati esatariak, Roberto Moso kantaria eta Mikel Insausti zinema kritikoa.

Kontzertuei dagokionez, Elbereth, Bluestock, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, Grises, AV Jazz eta Manett arituko dira Zarauzko hainbat lekutan, hala nola, Putzuzulo gaztetzean, Marina txiki eta tarin tabernetan, Photomuseum-en eta Sausaliton.

Zikloaren barruan Photorock argazki erakusketa ere egongo da Photomuseumen On Stage izenpean. J.A. Areta Goñik nazioarteko eta Estatu mailako taldeei egindako Rock&roll-ari buruzko irudiak bilduko ditu.

Gara

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button