ARTEA

“Sixe” eta “Nano 4814” artisten maskarak Bilbon

Bilboko SC Gallery-n Equipo Plastiko izeneko kolektiboaren kide diren Sixe eta Nano 4814 artisten obrak ikus daitezke abenduaren 5a bitarte. Bi artista horiek estreinakoz batu dira marrazkia, pintura, eskultura eta hormetako pintura uztartzeko. Diziplina anitzeko erakusketari Maskarak izena jarri diote.

Bi artistek euren mundu grafikoak batu dituzte maskaren inguruko marrazkiak, serigrafiak eta eskulturak egiteko; propio egin dituzte Bilboko areto horretarako. Orotara lau marrazki original, eta tinta bateko 14 serigrafia paratu dituzte. Horiez gain, eskultura batzuk ere badira.

Maskara kontzeptuaren atzean bi artisten nortasunak ezkutatzen eta agertzen dira, bi artisten ibilbidean elementu komuna baita, bata bestean bihurtzeko transmutatze prozesuan katalizatzaile gisa erabilia.

Bi nortasun horiek, gainera, kolorean harrapatuta daude. Kolorea da, hain zuzen ere, obra hauen protagonista nagusia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button