ARTEA

Ignacio Goitiaren atzera begirakoa, Bilboko Rekalde Aretoan

Ignacio Goitiaren erakusketa horretan azken hiru hamarkadotan egin dituen lanen aukeraketa bat biltzen da. Artistak berak diseinatu eta komisariatutako eszenaratze zaindu eta eszenografiko baten bidez bideratu da Rekalde aretoko erakusketa berezia, urtarrilaren 26ra bitartean ikusgai izango dena.

Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azpimarratu duenez, “Denborarekin, pixkanaka-pixkanaka eta esfortzu handiarekin, Gorputz artistiko handi bat garatu du artistak, eta horren originaltasunak harritu egiten gaitu eta ez du inor axolagabe uzten. Erakusketa honek corpus artistiko horren zati bat islatzen du, bisitariak bere sorkuntza-lan bikainak ezagutu eta, batez ere, gozatu ahal izan ditzan”.

Erakusketan bildu diren obrek gai unibertsalei eta gaurkotasun handiko gaiei buruzko hausnarketa kritikoa luzatu nahi dute, tartean, artistak “immigrazioa eta globalizazioa edo arkitektura handien semiotika eta boterearekin duten harremana” aztertu nahi izan ditu.

Areto osoa hartu du proposamen artistiko horrek, eta hormak estaltzen dituzten paper margotuak dituen gortesau-areto berezia birsortu du artistak. Hala, “hall-a kutxa eszenografiko handi bilakatzen da, Barroko Aroko antzerki dekoratuen antzera, frisoei eusten dieten atlanteekin, topiko literarioetatik erreskataturiko hiru ikurrekin, zeinekin artistak denboraren joanera eta gizabanakoaren irudikapen sozialera eroaten gaituen: Theatrum Mundi (Munduaren antzerkia), Homo Viator (Gizon ibiltaria) eta Vita Flumen (Bizitza, ibai)”.

Tartean, bere irudirik famatuenetakoak ikusteko abagunea izango da, non arkitektura handien artean, jauregi inguruetan, edota gela barruetan jirafak agertzen diren, erabat deskokaturik.
Hirigintza da hari gidaria, “boterearen irudikapenera eroatearen eta betiere konplexu samarrak diren hirigintzako planak”. Horrek guztiak, globalizazioaren aurrean tokiko identitate bat defendatzera eroan du artista.

Ignacio Goitia (Bilbo, 1968) artistaren gaineko datu guztiak, eta bere obra ikusteko,hona hemen bere webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button