LITERATURA

“Ignacio Aldecoa” eta “Ernestina de Champourcin” literatura lehiaketak bidean dira

Ipuin eta poesia lehiaketa horietan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 20ra arte izango dute horretarako aukera.

Aurten 50. edizioa izango duen Ignacio Aldecoa sariaren gaztelaniazko ipuin lehiaketaren kasuan, oinarriek berritasunak dituzte eta “ipuinen edo kontakizun laburren esparruan lan egiten ari direnei laguntza ematea” dute helburu. Horrela, lehiakideek gutxienez 20.000 hitzeko ipuin bilduma bat aurkeztu beharko dute, eta bildumako ipuin bat aukeratu beharko dute lehiaketarako. Irabazleak 6.000 euro jasoko ditu.
Aurten 42. edizioa izango duen Ignacio Aldecoa euskarazko ipuin lehiaketaren oinarriak 1980az geroztik izan diren berberak izango dira. Lehiakideek 10 eta 25 orrialde arteko ipuina aurkeztu beharko dute, Arial 12 edo antzeko letra motan idatzita, eta ipuinik onenak 6.000 euroko saria irabaziko du. Epaimahaikideak Katixa Agirre, Alex Gurrutxaga eta Iban Zaldua izango dira.

Azkenik, Ernestina de Champourcin poesia lehiaketaren 31. edizioa izango da aurten. 1994az geroztik egin den bezala, bi hizkuntza modalitateen deialdia argitaratu da. 500 eta 700 bertso arteko poema sorta aurkeztu beharko dute lehiakideek. Modalitate bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu. Lanak aurkezteko epea abuztuaren 20a da kasu honetan ere.
Epaimahaia Rosa Lentinik, Angel Errok eta Kepa Muruak osatuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button