BERTSOTAN

Igandean, Tolosan, GBTko bigarren finalaurrekoa

Tolosako Usabal kiroldegian jokatuko da igandean bigarren finalaurrekoa. Beñat Gaztelumendi, Beñat Lizaso, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira. 17:30ean hasiko da saioa.

Bigarren finalaurrekoa da Tolosakoa eta bertan irabazten duena zuzenean sailkatuko da abenduaren 19an Donostiako Ilunben jokatuko den finalera. Oraingoz, Alaia Martin da finaleko txartela duen  bertsolari bakarra, Zarauzko finalaurrekoan irabazi ondoren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.