BERTSOTAN

Igandean bertsorik onenak, Barakaldon

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala izango da igandean BECen. Atzo final handia aurkezteko Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre protagonistak bildu ziren. Eurekin ere, Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua izan ziren azalpenak emanez.

Irailaren 23an hasi zen Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVII. edizioa. 43 bertsolarik hartu dute parte eta final laurden eta finalaurrekoetako 13 saiotan egin dute finalerako bidea.

Igandekoa, goiz eta arratsaldeko saioa izango da. Goizean 11:00etan hasiko da saioa eta arratsaldean 16:30ean.

Aurten Sebastian Lizaso azpeitiarrak jantziko dio txapela irabazleari. Joxe Lizaso aitaren eraginez txikitatik bertso giroan hezia, 1986an izan zen txapeldun eta txapeldunorde 1989an eta 1997an. Azken urteetan bera da plaza gehien egiten dituen bertsolarietako bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button