LITERATURA

Gotzon Barandiaranek "Errotik" nobela kaleratu du

Gotzon Barandiaranen lehen nobela duzue Errotik. Bilboko Euskalduna ontziolan duela urte batzuk bizi izandako egoera gordinaren ispilu izan nahi du lan honek. Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila,…

Bilboko Euskalduna ontziolan 2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean. Txikizioaren aurrean kalera atera ziren beharginak protestan eta borrokan, faktoriaren eraistea galaraztearren. Ankerra izan zen Agintaritzaren erantzuna: atxiloketak, zaurituak eta hildakoak.

Euskaldunako langilea izan zen Luis Urresti; deskalabru haren ondotik minbizi batek eraso du eta hiltzera doa. Bere alaba Loreari urradura garratza handituko zaio betiko. Aitaren eta alabaren arteko solas etenek eta oroitzapenenek egituratzen dute kontakizun osoa.

Gotzon Barandiaran 1974an sortu zen Larrabetzun. Errotik nobelaren aurretik argitaratu zituen bi poema liburu hauek: Arrakalak (2004) eta Katamalo (2007).

Nobela osorik on-line hemen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button