ARTEA

Artista gazteen arteriak ikusgai Apetit galerian

Bilboko Apetit Gallery izeneko galeriak Arteriak erakusketa kolektiboa paratu du. Erakusketan askotariko lanak daude ikusgai, hala nola, margolanak, argazkiak, instalazioak eskulturak edo bideo-arte lanak.

Artisten zerrenda ondokoek osatzen dute: Amaia Molinet, Aurora Campillo, David Pavo, Edu Pedreira, Joana Mingo, Lúa Ordás, Marina Gondra, Mónica Moreno, Nagore Olarra, Natalia Arbeloa, Olaia García, Raquel Asensi eta Urtzi Canto.

Artista guztiak gazteak dira EHUko Arte Ederren Fakultatean karrera amaitu berri dute. Hala, erakusketan jarri dituzten lanak Fakultatean bizitako haien sormen prozesuetan jorratutako hainbat esparru ikus daitezke. Lan horien bidez haien ondorio estetikoak erakutsiko dituzte, horrela ikasketa etapa bat itxiz eta etorkizuna beteko duen beste bat irekiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button